Eskalada

Fecha: A partir del 30 de Junio

Eskalada

Rokodromoa, boulderra y goi-mendia

Fortuna Kirol Elkartearen baitan eskaladaren hastapenak Pio Barojaren kudeaketarekin -1996az geroztik- bat datoz, instalazio hauek rokodromoaa eta Boulderra baitituzte.

Atal honen barruan (Federazioaren ikuspegitik mendi arlokoa da) multzo desberdinak bereizten dira:

FORTUNA K.E eskalada taldea adin eta maila esberdinetako neska-mutilek osatzen dute. Talde honen helburua eskalatzaile gisa trebatzen joatea da, lehiaketetan bezala, harkaitzetan egiten den eskaladan.

Egunez egun hobera eginez, entrenamenduaren bitartez bakoitzak bere barnean dituen gaitasun guztiak ateraraziz, baina kirolaren praktikak dibertigarria izan behar duela ahaztu gabe, eta, beti ere, talde lanean jarduteak duen garrantzia azpimarratuz.

Kirol modalitate honetan aritzeko baldintza bakarrak ondoko hauek dira:

7 urtetik gorakoa izatea, kirol honetan eskarmentua izatea eta eskaladan hobetzeko ezinbestekoa den denbora eman ahal izatea.

Rokodromoan maiz ibiltzen diren eskalatzaileek beterano talde bat osatu dute. Astean birritan entrenatzen dute eta harkaitzetako eskaladan aritzeko irteerak antolatzen dituzte
Eskaladan hasi ziren gazte talde bat, klubeko aditu eta teknikarien begiradapean, beste mendi arlo batzutan saiatzen hasi da: vias ferratas, harkaitzetako eskalada, eski zeharkaldia eta kranpoien erabilera, besteak beste. Talde honetako partaide izatekotan, derrigorrezkoa da mendi federazioaren lizentziaren jabe izatea eta rokodromoko abonatu izatea, bertan burutzen baitira talde honi dagozkion entrenamenduak.
Otsaila

Pio Baroja Boulder Txapelketa Herrikoia

Txapelketa honen bitartez Fortuna Kirol Elkartearen helburua eskalada bultzatzea da bere zentzu herrikoienean, eta edonori parte hartzeko aukera emango zaio txapelketan.

Instalazioak