Boleibola
Kalitatea, konpromezua eta seriotasuna
Boleibol sekzioa 70kadako azkenaldera sortu zen, hastapenetan gizonezkoekin soilik, eta 1. mailarako igoera fase bat jokatzeko sailkatu zen
1986an, Joxean Ruizen eskutik, birsortu zen, baina kasu honetan, Martutene auzoko Apostolado eta Irastorza eskoletako boleibol taldeak elkar hartuta, eta, luzaroan, Gipuzkoako boleibol esparruan nagusi izan ziren. Gerora, beste hainbat ikastoletara zabaldu dira hitzarmenak, Santo Tomas Lizeoa, La Asuncion, Santa Teresa eta Asuncion de Maria, esaterako, eta taldeen zerrenda goraka doa, etengabe.
Bi saiakera egin ziren 1. mailara igotzeko eta, hirugarrenean, helburua erdietsi eta 2006-2007 denboralditik, Fortunako K.E.-a, Estatu mailan euskal ordezkaririk gorena da. Egun, maila guztietan taldeak dauzka, errendimendu eta konpetizioari dagokionez eta kirol-aisialdian heziketarako ikuspegitik.
Klubaren xede nagusiak jarraiki, kalitatea, konpromezua eta seriotasuna ezaugarri dituen emakumezkoen artean kirol praktikarako zaletasuna sustatzen da.
BOLEIBOL ESKOLA
Hurrengo denboraldirako, 2026-2027, Eskolako asteazken eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara izango da Pio Baroja kiroldegian. Gehienez 18 leku egongo dira.

Sekzioko Arduraduna
TERESA ALAS
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Agiriak
Gure Taldeak
2026-2027 Taldeak/Ordutegiak
KADETEAK: Astelehena 17:00etatik 18:30etara eta Asteazkena 19:00etatik 20:30etara (14-16 urte* biartekoak).
JUBENILAK: Asteazken eta ostiraletan 19:00etatik 20:30etara (16-19 urte* bitartean).
*Adina urte bereko abenduaren 31ean.

Entrenatzaileak
Nerea Uriz




