Mendia
Zaharrenetako bat
Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.
Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak.
Dokumentuak
Erlazionatutako Estekak
2026ko Irteera sozialen egutegia
Interesa duen edonori irekia.
Hau da Fortuna Kirol Elkarteko Mendi Sekzioko 2026. urteko irteeren egutegia:
- Otsailak 08: Erniozabal (Ernialdetik). Irteera 09:00etan Pio Barojatik.
- Otsailak 13-15: PORT DE LA PICADE, Eskia, sailtasuna: 3tik 2.
- Martxoak 08: BALERDI. Irteera 09:00etan Pio Barojatik.
- Apirilak 01-07: PASS ARAN ARIAGE. Eskia eta eskalada, sailtasuna: 3tik 3.
- Maiatzak 24: BISAURIN (Candanchutik, ipar aldetik). Kranpoiak eta pioletak, sailtasuna: 3tik 2.
- Ekainak 07: FORTUNA Mendiko Martxa (Ertaina).
- Ekainak 27/28: Candanchuko Ferrata.
- Uztailak 05: Saturioko jaitsiera (soilik haurrak).
- Irailak 18-20: Faja de las flores eta Perdido.
- Urriak 17-18: Hechoko Ferrata.
- Azaroak 28/29: Linza. Iraupen-eskia.
- Abenduak 19/20: Candanchu. Eskia.
Irteera guztietarako informazioa
- Adina: 8 urtatik aurrera.
- Abia puntua: Irteera guztiak Pio Baroja Udal kiroldegitik egingo dira.
- Joan-etorria: norbere ibilgailuan.
- Izen-ematea:
- EZ Federatuak: Irteera aurreko asteazkenean Pio Baroja Udal kiroldegian.
- Federatuak: izenematea egitea ez da beharrezkoa
- EZ Federatuak: no podrán apuntarse ni a las FERRATAS ni a los DESCENSO DE RÍOS.
- FERRATen, IBAIA-JAITSIeraren eta 5 egunetako irteeraren kostua Aurrera esango dizuegu, aterpeen arabera izango bait da.

55+ Mendi irteera talde berria
Mendira joateari utzi diozu? Bakarrik ez duzu joan nahi?
55 urtetik gorakoentzako mendi irteerak egiteko talde berri bat sortu dugu. Ostegunero Pio Baroja kiroldegian geratuko da astebukaerako irteerari buruz hitzegiteko eta rokodromoan entrenamendua egiteko aukerarekin.
Interesa edo galderarik baduzu, idatzi mesedez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.




