SUP

Fecha: A partir del 30 de Junio

SUP

Stand Up Paddle

Stand Up Paddle edota ezagunagoa den bezala SUPa, urrutitik datorren kirol berri xamarra da. Inor ez daki zehazki nork asmatu zuen. Batzuk diote Polinesioak izan zirela irla batetik bestera egurrezko kanoetan mugitzen zirelako eta besteek diote peruko Titicaca aintzirako indigenak izan zirela, oso ezaguna den uretako Totora landarearekin batetik bestera mugitzen erabiltzen zutelako. Duela 100 urte inguru, Hawaien berriz hasi ziren kirol hau praktikatzen, baina duela 20 urte arte, ez zuen gaur egungo arrakastarik izan.

Berezitasunak medio, edozeinek praktikatzeko ur-kirol da. Surfeko taula baino handiago bat eta arraun aproposa besterik ez da behar.

Gaur egun, 3 mota ezberdin daude: ibilaldiak, race eta olatuak. Lehenengoa, errezena izateaz gain, ur-kiroletan gehien praktikatzen den modalitatea da: erreza, familiartekoa, edozeinentzako eta oso erlaxagarria. Beste biak ordea, zailagoak dira eta asko entrenatu eta praktikatu beharra dago.

Gauzak horrela, sekzioa sortu genuen. Kirol hau edozeinek praktikatu dezake, familian, lagunekin, beraz, animatu zaitezte probatzera. Erabateko kirola da eta gustuko egiten bazaizue, zuei laguntzeko prest gaude.

Erlazionatutako estekak

Instalazioak