Mahai Tenisa
Ondo pasatzeko helburuarekin
Aspaldiko urtetan, klubak egoitza Kanpanario kalean zuenean mahai teniseko sekzioa izan bazen ere, aro berri honetan, 2009an abiatu da sekzio hau; Etxadi klubak utzitako sekzioa geure egin dugu eta Fortuna klubaren barruan txertatu.
Atal honetan arduraduna Alexei Emelianov maixua da, bere garaian, profesional mailan urte asko jokalari gisa emandakoa, eta egun entrenatzaile lanetan murgildua. Helburua, orohar, Fortuna klubaren barruan tenis sekzio bat gauzatzea da oinarritik hasita; zaletasuna piztu eta harrobia zainduz.
Entrenamenduko 2 modu bereizten dira:
AISIALDIKO MAHAI TENISA: mahai-tenisa praktikatuko dute, helburu ludikoagoarekin, ondo pasatzeko eta jende berria ezagutzeko.
LEHIAKETA MAHAI TENISA: lehiatzen ikasteko mahai tenisa entrenatzen dute.
Aisialdiko Mahai Tenisa
Mahai-tenisa egiten da, ondo pasatzeko eta harremanak izateko. Adin eta maila guztietara irekita dago. Ondo pasatzea da helburua.
Entrenamenduak Pio Baroja kiroldegian egiten dira.
Hasiera batean, hauek dira entrenamendu-ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera:
17:30etik 18:30era
18:30etik 19:30era
19:30etik 20:30era
20:30etik 21:30era
Hala ere, bakoitzaren beharrak kontuan hartuta, ordutegien malgutasuna dago. Ordutegiak kontsultatzeko, jarri zuzenean harremanetan Alexeirekin.

Lehiaketa Mahai Tenisa
Mahai-tenisa egiten da liga batean lehiatzeko helburuarekin, baina beti ondo pasatzeko helburuarekin.
2025-2026 denboraldirako 4 talde federatu izango ditugu.
1 Euskadiko Ohorezko mailan.
2 Euskadiko 1. mailan.
1 Euskadiko 2. mailan

Ataleko Arduraduna
ALEXEI EMELIYANOV
Tel.: 626 212 908
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
“ Helburua gaztetxoak kirol modalitate honetara erakarri eta animatzea da, bide batez, kirola bera eta kluba ezagutu dezaten. Adin eta maila guztitako jokalariak dauzkagu eta entrenamenduen seriotasuna baztertu gabe, dibertigarria izatea lehenesten dugu ”