Hapkido Koreako Defentsa pertsonala

HAPKIDO

DESKRIBAPENA:

Erabilitako autodefentsa-metodoa korearra da: Hapkido
Hitzez hitz itzulita, Energiaren batasunerako bidea esan nahi du.

Hauek dira oinarrizko hiru printzipioak:

- Zirkuluaren erabilera
- Uraren printzipioa
- Erresistentzia eza

ZER LANTZEN DA / HELBURUA:

Arte martzial purua eta integrala. Teknika zuzenak eta oso sendoak ditu, eta egin diezaguketen edozein erasori aurre egiteko zuzenduak.

Tekniken aplikazioa hiru kategoriatan banatzen da:

- Esku hutsik, esku hutsen aurka

- Esku hutsik armaren aurka

- Arma armaren kontra

Hiru kategoria horien barruan, era guztietako teknikak eta kolpeak lantzen dira, erasotzailea mendean hartzeko.

Arnasketa-ariketak ere lantzen dira, barne-organoak erlaxatzeko eta Ki lortzeko, energia esan nahi duena.

Egokitzapen fisikoa eta teknikoa mailakatua, egituratua eta programatua da.

 

NORI ZUZENDUA:

Ikastaro hau 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

BEHARREZKO MATERIALA ETA ARROPA:

Klaseak hasteko, arropa erosoa edo Federazioaren Dobok-a gomendatzen da.

NOIZ (egunak eta orduak):

Astelehen edo asteazkenetan 19:00etatik 20:30era; 19:30etatik 21:00era

Larunbatetan 10:00etatik 11:25era

Hapkido
Hapkido
Abdominales sin riesgo

Instalazioak