
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900
info@cdfortunake.com
Uda honetan Kontxako hondartzan edozein ekitaldi egitea oso zaila denez, Donostiako Aste nagusiko kirol ekitaldirik ikusgarrienetarikoa, Paseo Berriko zeharkaldia, bertan behera utzi behar dugu.
Gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu 2022. urtean Zurriolako eta Kontxako hondartzak igerilariez betetzeko. Eta nola ez, Paseo Berria ere bai, noski!
Beraz, 2022-ko abuztuaren 15-ean elkar ikusiko gara.
Mila esker zuen ulermenagatik.
Fortuna KE Euskadiko txapeldun atera zen Legution martxoaren 7an ospatu zen distantzi luzeko txapelketan.
Fortuna KEko beteranoen trainerak 15:42 behar izan zituen distantzia osoa egiteko.
Sailkapena:
1. FORTUNA 15:42
2. MUNDAKA +0,73”
3. BILBOKO BETERANOAK +18”
4. PLENTZIA +32”
5. IBERIA +35”
6. BADOK 13 (DESKALIFIKATUA)
Urtero bezala, Fortuna Kirol Elkartetik ikastaroak eskaintzen dizkizue udan kirola egiten dibertitzen jarraitzeko.
Uda Kirol Ekintza Areto ikastaroak Pio Baroja kiroldegian urtean zehar egiten diren ikastaroen jarraipena dira.
Uda honetan Mantenu Gimnasia, Total Training, Pilates, Pilates Makinak, K-Stretch, Yoga, Morning Yoga, AeroYoga eta Zumbaikastaroak eskainiko dira.
Ikastaro horiez gain, UDA kanpainako ikastaroak ere eskaintzen ditugu: Eskala, Esgrima, Mahai-tenisa, Boleibola, Body Board eta Paddle Surf.

KIROL EKINTZAK 20-21 AZKEN HIRUHILEKO IZEN-EMATEAK IREKITA
Azken hiruhileko Kirol Ekintzak 20-21 eskaladako ikastaroetan izena eman dezakezu. Azken hiruhileko honetako ikastaroak apirilaren hasieran hasi eta ekainaren amaieran amaitzen dira.
Ikastaro hauek eskalada egiten hasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago, eskaladaren alderdi oinarrizkoenak ezagutzeko, bai teknikoak, bai praktikoak, baita aurretik ezagupena izanda monitore batek gidatutako hobekuntza nahi dutenei ere.
Abenduaren 25ean, Gabon Eguna, eguerdiko 12etan Fortuna K.E.ak ohiko “Gabon Kontxapuzoia” antolatuko du. Aurtengo Kontxapuzoia Donostia ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Eguneko Ospitalearen alde izango da.
Kontxapuzoi honen helburua eguneko ospitalearen gunean (2. Urdina) tratamendu onkologikoan dauden haurrentzat ingurune lagunkoiagoa sortzea izango da.
Tratamendu Onkologikoetan faktore psikologikoa funtsezkoa da. Horregatik, Donostia Ospitalearen proiektua partekatu nahi dugu, haurrek tratamendua jasotzen duten espazioa antsietatea murrizten eta gogo-aldarte positiboagoa lortzen lagunduko duen espazioa izan dadin.
25an bertaratu ezin dutenenek ba daukate aportazioa egiterik “TOLDO 0” ren bidez. “Toldo 0” aukera hau, urtarrilaren 6a arte irekita egongo da.
25an goizeko 11:30 tik aurrera Izen-emateak Fortuna Kirol Elkartearen Kontxako Egoitzan (Kontxako Erlojupean) ere egin ahal izango dira.
Izen ematea: 15,00€
Udararo bezala, Fortuna Kirol Elkartetik ikastaro aukera zabala eskaintzen dizuegu, uda honetan helduok zein txikiok kirola egiten goza dezagun.
Gure Kontxako egoitzan itsasoko jolas-jarduerak eskaintzen ditugu, bodyboard, paddle surfa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira), non Kontxako badiaren esparru paregabean kirola eginez gozatuko dugun.
Bestalde, Pio Baroja kiroldegian eskalada, esgrima, mahai tenisa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira) ikastaroak eskaintzen ditugu. Bertako rokodromoa eta esgrima-instalazio paregabeak aprobetsatuko ditugu.
Gainera, Ondarretako eta Zurriolako hondartzetan boleibol ikastaroak eskaintzen ditugu.
Izena emateko prozesuak urtero bezala jarraituko du, lehendabizi www.donostia.eus webgunean aurrez izena eman beharko da eta ondoren zozketa bidez plazak esleituko dira.
www.donostia.eus
Ikastaroetako Arautegia

COVID19 NEURRI EGUNERATUAK
Maiatzaren 9tik aurrera indarrean dauden COVI19ren prebentzio eta babeserako neurri berriek honelako eragingo dute Pio Baroja kiroldegian:
Astelehenetik larunbatera itxiera 22:00tan izango da.
Aldagelak irekita egongo dira, gehienez 3 pertsonako aforoarekin.
Aforoa berdin mantentzen da, %50ean.
Honetaz gainera, gogorarazi behar dugu musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela uneoro kiroldegian.
Aste santu honetan, Fortuna KEak gure Kontxako egoitzan, MULTIKIROLA ikastaroak eskainiko ditugu 6 eta 18 urte bitarteko neska-mutiletzat. Bertan, itsasoko hainbat jolas-jarduera egingo dituzte (Paddle Surf, Piragua, Surf, BodyBoard, XL taula).
Ikastaroa egunero emango da, 10: 30etik 12:30tara.
Aste Santuan (martxoak 29 – Apirilak 4), Pazkoan (apirilak 5 – Apirilak 11) edo bi astetan izena emateko aukera egongo da.
Astebeteko prezioa 80 eurokoa da, eta biak aukeratuz gero, 150 eurokoa.
Ezinbestekoa da bakoitzak bere neguko neoprenoa eramatea.
Izena emateko klikatu hemen
Elkartearen Urteroko Ohiko Batzar Orokorra deitzen da 2021ko Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, Pio Baroja Udal Kiroldegian honako Gai Zerrendarekin:

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900
info@cdfortunake.com


