Uda honetan, kirola eginez goza dezagun

UDA 2023

Udararo bezala, Fortuna Kirol Elkartetik ikastaro aukera zabala eskaintzen dizuegu, uda honetan helduok zein txikiok kirola egiten goza dezagun.

Gure Kontxako egoitzan itsasoko jolas-jarduerak eskaintzen ditugu, bodyboard, piraguismoa, paddle surfa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira), non Kontxako badiaren esparru paregabean kirola eginez gozatuko dugun.

Bestalde, Pio Baroja kiroldegian eskalada, esgrima, mahai tenisa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira) ikastaroak eskaintzen ditugu. Bertako rokodromoa eta esgrima-instalazio paregabeak aprobetsatuko ditugu.

Gainera, Ondarretako eta Zurriolako hondartzetan boleibol ikastaroak eskaintzen ditugu.

Izena emateko prozesuak urtero bezala jarraituko du, lehendabizi www.donostia.eus webgunean aurrez izena eman beharko da eta ondoren zozketa bidez plazak esleituko dira.

Izen-emate Prozesua

www.donostia.eus

  • Aurre izen-ematea: Maiatzaren 8tik 11ra.
  • Zozketa: Maiatzaren 12a.
  • Plazen ordainketa: Maiatzaren 15etik 18ra.
  • Plaza libreen erosketa: Maiatzaren 29tik aurrera. (Hondartzako egoitzan ekainaren 1etik aurrera)

Deskargatu UDA eskuorria

Ikastaroetako Arautegia

Aurre izen-ematea