Gabon Kontxapuzoia
Gabonetako bainu solidarioa
XVII. Gabon Kontxapuzoia
XVII. Gabon Kontxapuzoia ekimena Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen du Kontxako hondartzan. Abenduaren 25eko eguerdian – Eguberri Egunean - burutzen da.
Aurten, diru-bilketa KATXALIN elkartearentzat izango da.
KATXALIN elkartearen helburua bularreko minbizia eta/edo edozein tumore-prozesu ginekologiko pairatzen duten emakumeei laguntzea da: umetoki-lepoko, endometrioko, obulutegiko edo bulbako minbizia.
Badakite ez dela batere erraza; horregatik, testigantza pertsonala eman nahi dizute, galdu duzun indar guzti hori berreskuratzeko laguntza eskaini eta eguneroko zailtasun horiek gainditzen lagundu.
Laguntza Arlo bat (Gizarte Laguntza, Boluntarioen Laguntza, Fisioterapia, Banakako eta Taldeko Laguntza Psikologikoa) eta Arlo Psikosozial bat (Yoga ikastaroak, Gimnasia, Ileordeak, Hitzaldiak…) dituzte zure behar guztietarako.
Izen-emateak eta Toldo 0
25an bertaratu ezin dutenenek ba daukate aportazioa egiterik “TOLDO 0” ren bidez. “Toldo 0” aukera hau, urtarrilaren 6a arte irekita egongo da.
25an goizeko 11:30 tik aurrera Izen-emateak Fortuna Kirol Elkartearen Kontxako Egoitzan (Kontxako Erlojupean) ere egin ahal izango dira.
Izen-ematea: 15,00€
















