Covid ziurtagiria Pio Baroja Kiroldegian

Abenduaren 15ean, asteazkena, Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiria edo pasaportea aurkezteko betebeharra ezartzen duen dekretua argitaratu du, hainbat espaziotara sartzeko (besteak beste, kirol-instalazioetara). Donostia Kirolak ohartarazi digu kiroldegiko erabiltzaileei jakinaraztea nahitaezkoa izango dela hemendik aurrera ziurtagiri hori aurkeztea instalaziora sartzeko.

Oraindik sistema informatikoa eta gailuak prestatzen gabiltza eta kiroldegira etortzean esango zaizue nola egingo dugun hemendik aurrera. Martxan dagoenean Covid ziurtagiriaren baliozkotasuna instalakuntzako sarreran egiaztatuko zaizue eta datu basean erregistratuko dugu hurrengo aldietan pasaportea erakustea ez delarik derrigorrezkoa izango. Erabiliko den aplikazio mugikorrak bermatuko du instalazioetako erabiltzaileen osasun-datuak ez direla inon gordeko.

Pio Baroja Kiroldegitik instalazioetako erabiltzaile guztien laguntza eta pazientzia eskatu nahi dugu, prozesu honek ahalik eta azkarren eta enbarazu gutxien eragin dezan. Halaber, gogoratu birusaren transmisioa ekiditeko garrantzitsuena orain arteko neurriak betetzen jarraitzea dela, hau da, maskararen erabilera egokia eta guneen aireztatzea.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Nola eskatu Covid ziurtagiri digitala