Paseo Berriko Igerialdia
2.959 metroko igerialdi popularra
Igeriketa / Abuztua
Fortuna Kirol Elkarteak, 1999an, Paseo de Jose Antonio izeneko zeharkaldi zaharra (1949) berpiztu zuen. Amaikak Bat kirol elkarteak sortu zuen zeharkaldia etzen 1971z geroztik jokatzen. Fortunak bere ardurapean hartu zuen proba herrikoiaren antolaketa, erakarmen handia zuelako eta Donostian igeriketa bultzatzearren. Zurriolako hondartzan abiatzen da proba eta Kontxako hondartzan amaitu, 2.959 metroko igerialdia egin ostean.
Dokumentazioa
Ibilbidea

Informazio gehigarria - Absolutoa
- Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan.
- Irteerak: 12:00, 12:03, 12:06 eta 12:09tan Zurriolako hondartzatik.
- Distantzia: 2.959 metro.
- Autobusa: Kontxako hondartzatik irteera lekura (Zurriola hondartzara) joateko, Zubieta 34 kalean hartuko da. Ordutegia, lehenengoa 10:30etan eta azkena 11:20etan.
- Buiak: denera 10 buia egongo dira, 2 haundi (DV) eta 8 horiak, denak ezkerrean utzi behar dira, ahoz behera gaudela.
- Sari banaketa: 13:30etan Kontxako hondartzako pasealekuan.
- Gogoratu debekatua dagoela edozein motatako ERLOJUREKIN igeri egitea.
- Antolatzaileak banatutako txanoarekin partehartzea beharrezkoa da.
- Bueltaketa: lesio edota pisuzko arrazoiengatik, 6,00€ko atxikipena ezarriko da. Medikuaren ziurtagiria aurkeztuta, izenemate osoa bueltatuko da. Eskaerak, e-posta bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), igerialdia ospatu aurretik soilik onartuko dira.
Informazio gehigarria - Infantila
- Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan.
- Irteera: 11:00etan Nautiko ondoko eskaileretatik.
- Distantzia: 650 metro.