Eskolarteko Eskalada Topaketa Gipuzkoa


Eskolarteko Eskalada Topaketa Gipuzkoa

Eskolarteko 8.Eskalada Topaketa’24 Gipuzkoa

Abenduaren 15an Eskolarteko 8. Eskalada Topaketa 2024 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.

EGITARAUA

1- Eguna eta lekua: Abenduaren 15a, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.

2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne).

3- Izen-ematea: benduaren 11a baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean: www.cdfortunake.com. 3 € partaideko. Epetik kanpo edo egunean bertan eginez gero, 5 € partaideko. Garrantzitsua: Izen emateen muga 120 pertsonakoa da, aldez aurretik izen emateak betetzekotan, ez da egunean bertan izen ematerik izango.

4- Ordutegia:

  • Eskalada: 9:30-13:30
  • Diplomak: 13:30-14:30

5- Froga sistema eta helburua:

  • Zirkuito itxi bat egongo da.
  • Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura eskaladarekin, (3 bide), zailtasun eskalada (2 bide), eta azkenik boulderra 7 bloke errazetik zailera.
  • Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute, beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen.
  • Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik egingo.
  • Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea.

6- Opariak: partaide bakoitzak Aralar Camp Baseko kamiseta bat jasoko du.

7- Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2   igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 

8- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.

9- Partaideen irudiak:  Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira. Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

10- Oharra:.Izen-emateak antolaketako baldintzak onartzea dakar berarekin.

Image