C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

Finalista eguna

 

Zelako eguna, euria geratu gabe denbora guztian baina hala ere gure neskak eta mutilak oso ondo ibili ziren. Igande honetan Uzturrera goaz. Animatu zaitez¡¡¡¡¡ Izena emateko 649927224

ERNIOKO ERROMERIAN

 

Gure lehenengo irteera irailaren azken asteburukoa Erniora izan zen. Tradizioarekin jarraituz zintak erosi genituen eta uztaiak ere, behar den bezela erabili genituen. Sagardo, Txorizoa salda… ez zen ezer falta. Bukatezeko fandagoa. Hori bai deal anekagarria. Erniora igotzea baina askoz gehiago.

Erantsitako agiriak

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com