Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.
Mendiko sekzioa, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak.
Oriko irteera bertan behera utzi behar izan dugu zonaldean luizien ondorioz. Errepidea moztua dago, pasa gaitezen arren elur asko dago eta harrien erorketa nahiko arriskutsua da. Beraz, ibilaldia tokiz aldatuko dugu eta Uzturrera joango gara. Ea denborak laguntzen digun, ze azken boladan ez da hala izan.
Maiatzako 18-19ko asteburuan mendiko taldea Aralarrera joan nahi zuen, baina eguraldia medio Gazumera joatea erabaki zuten. Maiatzaren 26ean, igandea, mendiko taldea ORIra doa, animatu zaitezte beraiekin joateko!
Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com