Fortuna K.E.ko water-polo sekzio berri hau 2010/11 denboraldian abiatu zen, Klubaren mendeurrenarekin batera. Waterpolo Tximistarri Klubarekin bat eginik, 2002 urtetik Altzan entrenatzen aritu den jokalari multzo hau Euskal Herriko lehen dibisiora itzuli da, 2011ean, Kresimir Musulin entrenatzaile kroaziarraren eskutik.
Gure lehen helburua harrobiko lana da, oinarrizkoena; sekzioa handitu eta hobetu, beti ere, gazte mailako kategoriak landuz, gazte, kadete eta eskolarteko mailako jokalariak prestatuz, horrela segurtatuko baitugu sekzio honen etorkizuna.
Maila handiko water-poloa ikusi nahi baduzu, zatoz larunbat arratsaldetan Altzara kadete mailakoak ikustera, senior mailakoak larunbat arratsaldez Anoetan, eta gazte mailakoak igande eguerdiz Hernanin. Probatu ez duenak ez du jakingo zer den kirol hau, edonork egiteko modukoa da. Anima zaitez eta probatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan igerilekuan bertan, entrenamendu egunetan edota entrenatzailearen e-mailaren bitartez.
Gaurkoan geure eskolarrek bana berdindu dute C.W. Donostiaren aurkako partidan (3-3, 2-0, 0-1, 1-1). Oso ondo jokatu dute txikiek eta era berean, asko igeri egin ere. Fin ibili dira defentsa lanetan, ez ordea erasoan, non jaurtiketetan arazo larriak izan.
Orokorrean, partida lehiatua eta interesgarria izan da.
Joan den larunbatean, martxoaren 16an, denboraldi-erdi luze eta gogor baten ostean, Euskal Herriko ligako azken partida jokatu zuten gure jubenil eta seniorrek.
Lehenak gaztetxoenak izan ziren. Horiek, Nautica Portugaleteko jubenilen aurka galdu zuten, 3-11 (1-4, 0-1, 1-6, 1-0), eta golak Osel, Brais eta Xabier Pascualen eskutik.
Entrenatzailea:Kresimir Musulin
Móvil: 648 947 470
waterpolo@cdfortunake.com
Arduraduna: Txema Marimón.
Móvil: 646-240-761
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com