Boleibol sekzioa 70kadako azkenaldera sortu zen, hastapenetan gizonezkoekin soilik, eta 1. mailarako igoera fase bat jokatzeko sailkatu zen.
1986an, Joxean Ruizen eskutik, birsortu zen, baina kasu honetan, Martutene auzoko Apostolado eta Irastorza eskoletako boleibol taldeak elkar hartuta, eta, luzaroan, Gipuzkoako boleibol esparruan nagusi izan ziren. Gerora, beste hainbat ikastoletara zabaldu dira hitzarmenak, Santo Tomas Lizeoa, La Asuncion, Santa Teresa eta Asuncion de Maria, esaterako, eta taldeen zerrenda goraka doa, etengabe.
Bi saiakera egin ziren 1. Dibisiora igotzeko eta, hirugarrenean, helburua erdietsi eta 2006-2007 denboralditik, Fortunako taldea Estatu mailan euskal ordezkaririk gorena da. Egun, maila guztitan taldeak dauzka, errendimendu eta konpetizioari dagokionez eta kirol-aisialdian heziketarako ikuspegitik.
Klubaren xede nagusiak jarraiki, kalitatea, konpromezua eta seriotasuna ezaugarri dituen emakumezkoen artean kirol praktikarako zaletasuna sustatzen da
![]()
![]()
Boleiboleko hastapen eskola
Mailak: Alebinak (LHko 6.) eta infantilak
Asteartetan, 18,30/19,30 urte osoko ikastaroa (Urritik Ekainera) Salneurria 130 euro
Joan den abenduko 28,29 eta 30ean Getxon jokatu zen Boleibol Torneoko VI edizioan itxura duina erakutsi zuten gure infantil eta gazte mailako taldeek,
20-25/21-25/24-26
Partida bikaina jokatu zuten gure ordezkariek Pio Baroja kiroldegian joan den larunbatean, hilak 17; maila bereko bi talde nor baino nor, etxekoak eta madrildarrak, eta ondorioz neurketa estua, xehetasun gutxi batzuren bueltan erabakitakoa.
Lehen setean bisitarien erruak baliatuz, etxekoak abantaila hartu zuten markagailuan, hain zuzen bi eta hiru puntutako aldeak alegia. Baina madrildarrek akatsak zuzendu orduko, abantailak desagertu eta, areago, beraien alde ekarri zuten neurketa, 20-25. Emaitza garbia izanagatik, kantxan ez zen horrenbesteko alderik somatu jokoan.
Patxi Najera (Vocal Sección)
Tfno. 609466440
patxinases@hotmail.com
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com