Fortuna Kirol Elkartearen baitan eskaladaren hastapenak Pio Barojaren kudeaketarekin -1996az geroztik- bat datoz, instalazio hauek rokodromoaa eta Boulderra baitituzte.
Sekzio honen barruan (Federazioaren ikuspegitik mendi arlokoa da) multzo desberdinak bereizten dira:
ESKALADA TALDEA
FORTUNA K.E. eskalada taldea adin eta maila esberdinetako neska-mutilek osatzen dute. Talde honen helburua eskalatzaile gisa trebatzen joatea da, lehiaketetan bezala, harkaitzetan egiten den eskaladan.
Egunez egun hobera eginez, entrenamenduaren bitartez bakoitzak bere barnean dituen gaitasun guztiak ateraraziz, baina kirolaren praktikak dibertigarria izan behar duela ahaztu gabe, eta, beti ere, talde lanean jarduteak duen garrantzia azpimarratuz.
Mendiko Euskal Federazioarekin sinatutako akordio baten bitartez, Anton Zabalak egiten ditu entrenatzaile lanak.
Kirol modalitate honetan aritzeko baldintza bakarrak ondoko hauek dira:
14 urtetik gorakoa izatea, kirol honetan eskarmentua izatea eta eskaladan hobetzeko ezinbestekoa den denbora eman ahal izatea.
Altitud-Sport Evasión enpresari esker, eskalada taldeak Rock Pillars eta Singing Rock bezalako etxe babesleen laguntza jasotzen du.
BETERANOEN TALDEA
Rokodromoan maiz ibiltzen diren eskalatzaileek beterano talde bat osatu dute. Astean birritan entrenatzen dute eta harkaitzetako eskaladan aritzeko irteerak antolatzen dituzte.
GOIMENDITARAKO HASTAPEN TALDEA
Eskaladan hasi ziren gazte talde bat, klubeko aditu eta teknikarien begiradapean, beste mendi arlo batzutan saiatzen hasi da: vias ferratas, harkaitzetako eskalada, eski zeharkaldia eta kranpoien erabilera, besteak beste. Talde honetako partaide izatekotan, derrigorrezkoa da mendi federazioaren lizentziaren jabe izatea eta rokodromoko abonatu izatea, bertan burutzen baitira talde honi dagozkion entrenamenduak.
FEDME-ko 12 orduko eskalada liga irabazi dute Ekaitz Maiz eta Antton Zabalak. Ligako lau probetatik hiru probetan parte hartu dute, Terradets-ekoan lehenengo postuan sailkatu ziren eta Peñon de Ifach-ekoan bigarren. Azkeneko proba berriz, Riglosen jokatu zen eta Visera hormako hiru bide eskalatu ostean (Popeye(7b+), Zuzen(7b), Naturaleza Salvaje(7a+) proba irabaztea lortu zuten. Sakrifizio handiko probak dira hauek eta lortutakoarekin oso gustora daude biak.
Hemen duzue Desnivel aldizkarian FEDME ligaren inguruan argitaratu diren albisteak:
Lehiaketa joan den larunbatean, urriaren 20an jokatu zen Fortuna Kirol Elkarteak kudeatzen duen Pio Baroja Udal Kiroldegiko Rokodromoan.
Edizio honetako garaileak Antton Zabala Fortunak duen eskalada taldeko entrenatzailea eta Irati Anda suertatu ziren.
Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com
Equipo
Antton Zabala
Tel. 688644267
zantton@hotmail.com
Grupo de Iniciación alta montaña
Tel. 943214703
uhujarre@hotmail.com
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com