C.D. Fortuna K.E.

Getaria - Donostia zeharkaldia

Piraguismoa - Abuztua

Informazio orokorra

Getaria-Donostia Estatuan jokatzen den itsasoko kayak zeharkaldien artean zaharrena da. Lehen edizioa 1978an burutu zen.

Itsaso garbian jokatzen den proba zorrotza da, 9 itsas-milia ditu (16 km gutxigorabehera) luzeran, itsasoaren egoerak baldintzatua eta Getariatik Donostiako bidea beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen diguna, kostaldeko esparrua, alegia (Zarautz, Orio, Igeldo...).

 data

2013ko abuztuak 11

 2012 KO EDIZIOA

Iragan abuztuaren 12an, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, ospatu zen 35. GETARIA-DONOSTIA itsas kayak zeharkaldia. Proba gertakari aipagarririk gabe iragan zen, itsaso barearekin, ipar mendebaldeko 0.8 metrotako olatuarekin eta popariko haize ahularekin.

Goizeko 10:30tan K2 sprinter mailako irteera eman zen Getariako portuko bokaletik eta hiru minuto beranduago bi irteera batera baina leku ezberdinetan: K1 sprinter maila Getariako portuko bokaletik ere eta bestea Tradizionaletako K1 eta K2 mailako ontzientzat, Itsaso zabalean Zarautzeko hondartza parean; honela ontzi guztien artean tarte txikiagoak lortzen dira, segurtasuna handituz.

Itsaso onak proba egoera honetan gertatzea ahalbidetu zuen eta helmugako denborak ohikoa den bataz bestekotik behera izan ziren, horrek eta surf-sky motako ontzien erabilerak lau mailatan denbora errekorrak haustea erraztu zuen. Gizonezko K2 mailan, Donosti Kayak kirol elkarteko Ekaitz Saies –azkenean Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartu ezin izan zuena- eta Imanol Burguerarekin batera Xabier Osa eta Oir Aizpuruak 2006an ezarritako 1:15:56 marka 1:13:25ra jeitsi zuten. K2an ere, emakumezkotan, Hondarribiako A.E.ko Natalia Aramayo eta Leire Viguriak aurretik 2000an ezarritako 1:48:21 denborako marka 1:35:05ra jeitsi zuten. Emakumezkoen K1ean ere, Ainara Benaventek Sonia Merodiok 2002an ezarritako errekorra jeitsi zuten 1:36:38 utziz, eta gizonezkoetan Lander Rodriguezek aurretik Santanderreko Pablo Fernandezek 2006 ezarritako 1:22:54 denbora handia 1:19:02raino jeitsi zuen.

Sprinter mailan 31 kayak-ek parte hartu zuten eta tradizionalean 37 ontzik. Azken maila honetan azkarrena Fortunako Iñigo Vaqueriza eta Iñaki Etxeberriaren K2-a izan zen, eta K1ean Hondarribiako A.E.ko Jose Miguel Arozena. Aipatzeko Libe Martinez Fortunako beteranoaren enegarren parte hartzea, 89 urterekin eta Carlos Del Rio-ren laguntzarekin egin zuena.

Parte hartutako 68 ontzietatik 12 biplazak ziren. Guztira 80 kayak zale izan ziren, 75 gizonezko eta 5 emakumezko. Probaren amaieran, Kontxako hondartzan, parte hartzaileek sari banaketa jaso eta ondo merezitako hamaiketakoa egin zen.
 

Araudia

Sailkapenak 2012

Getaria-Donostiako denbora onenak:

Nesken monoplaza: Ainara Benavente – Donosti Kayak K.E. 1:36:38 (2012)
Mutilen monoplaza: Lander Rodríguez – Donostia Kayak K.E. 1:19:02 (2012)
Nesken biplaza: Natalia Aramayo eta Leire Viguria – Hondarribia A.E.. 1:35:05 (2012)
Biplaza mixtoa: Olatz Iparragirre eta Ibon Goienetxea – Arraun Lagunak 1:26:39 (2006)
Mutilen biplaza: Ekaitz Saies eta Imanol Burguera – Donostia Kayak. 1:13:25 (2012)

 

2011KO ZEHARKALDIA

EMAITZAK 2011

Babesleak

Fortuna aldizkaria

30. alea
2013. urtea

Klubeko aldizkaria PDF formatuan eskuragarri duzu.

 

Deskargatu

Aldizkari guztiak

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com