C.D. Fortuna K.E.

BOLEIBOL EGUNA

 

Joan den maiatzaren 19an, Fortuna Kirol Elkarteak, Gipuzkoako Boleibol Federazioarekin batera antolatutako txapelketaren finalak jokatu ziren, Pio Baroja kiroldegian. Jolasa eta kirola elkar hartuta, giro ederrean jokatu ziren finalen emaitzak ondokoak izan ziren kategoria ezberdinetan: Neska Alebinak:
Txapelduna: ASUNCIÓN -IZUKAITZ FORTUNA
Txapeldunordea: ZUHAIZTI IKA.
Neska Infantilak:
Txapelduna: FORTUNA ASUNCIÓN
Txapeldunordea: ASUNCIÓN - IZUKAITZ FORTUNA TXAPELDUNORDEA
Neska Kadeteak:
Txapelduna: FORTUNA KIROL AUKERA
Txapeldunordea: LEITZARAN B. T.
Garaikurrak eta dominak Juantxo Villarrealek banatu zituen, egun federazioko teknikaria eta bere garaian, Bidasoa eskubaloi talde handi eta loriatuaren entrenatzaile izandakoak.
Denboraldiaren balantzea egitekotan, harrobiko lan bikainaren emaitzak dira ondorio nagusi; izan ere, maila guztitan Fortunako taldeak garaile suertatu dira. Beraz, lerro hauen bitartez, emaitza bikain hauek lortzeko lanean jardun duten entrenatzaile, jokalari, eskola eta familiak zoriondu nahi ditugu: Euren laguntza eta babesa erabakigarriak gertatu dira.

Patrocinadores

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Infantiles: Lunes y viernes  18:30 h. a 20:00h.
    Cadetes: Lunes y miércoles 18:30 h. a 20:00h.
    Juveniles: Miércoles y viernes de 18:30 h. a 20:00 h.
    Absolutos: Lunes, miércoles y viernes de 20:00h. a 22:00 h.

Proba nagusiak

Kontaktua

Patxi Najera (Vocal Sección)
Tfno. 609466440
patxinases@hotmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com