C.D. Fortuna K.E.

Kulturarteko I Xake-topaketa

VIGEN DARBIYAN ARMENIARRA, SEI PARTIDATATIK DENAK IRABAZITA, GARAILE

 

 

PARTAIDETZA ARRAKASTATSUA I. XAKE-JOKO KULTURARTEKO TOPAKETETAN

 

HAMAZAZPI HERRIALDE EZBERDINETAKO XAKELARI GARAIPENAREN BILA

VIGEN DARBIYAN ARMENIARRA, SEI PARTIDATATIK DENAK IRABAZITA, GARAILE


(Donostia, 2011ko Uztailak 25)

 


Xake-Jokoko Kulturarteko I Topaketak partaidetza oparoa bildu zuen, hain zuzen, 17 herrialde ezberdinetako ordezkariekin.

Ekitaldi hau Fortuna Kirol Elkarteak antolatu zuen, klubaren mendeurreneko ospakizunetan barne.
Jokaleku ikusgarrira –Donostiako Udaletxeko terraza- lehiakideez gain, jende ugari arrimatu zen partidak gertutik jarraitzeko asmoz.

Guztira, 41 xakelarik hartu zuten parte, denak ere, afizionatu mailakoak. Gipuzkoako xake ordezkaritza gaztearekin batera -gehiengoa 7/15 urte bitartekoa-, Argentina, Bolivia, Frantzia, Afganistan, Ingalaterra, Mexiko, Txile, Armenia, Errusia, Belgika, Hungaria, Maroko, Ukrainia, Kuba, Irlanda eta Saharako ordezkariak aritu ziren.

Epai lanetan Mikel Larreategi eibartarra aritu zen, FIDEko nazioarteko epailea; bere esperientzia eta eskarmentua lagun, lana bikain eta egoki burutu zuen, partaideen lagun-giro eta kiroltasuna aldeko.

Sailkapena era honetan geratu zen lehen postuei dagokienez:
1. Vigen Darbinyan (Armenia), 6 partida / 6 puntu.
2. Philippe Bayrakdar (Frantzia), 5 p.
3. Neck Mohseni (Afganistan), 5 p.

Lehen postuan sailkatu ez arren, aipatzekoak dira Xabier Garmendia gipuzkoarrak eta Mikel D’Anna argentinar/ gipuzkoar xakelariek -azken honek 12 urte baino ez- erakutsi zuten trebezia eta jokoa.

Sari banaketa bitxia suertatu zen, besteak beste, sari-ematen, Jose Luis Perez de Arenaza, jada 88 urteak beteta, oraindik sasoiko eta jokoan mantentzen den Gipuzkoako txapeldun ohiak parte hartu zuelako.

 

 

 

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com