C.D. Fortuna K.E.

WATERPOLOA - 2015-16 denboraldi amaiera

20160618 2

Aurreko ekainaren 16 larunbateko San Juan Hernaniko torneoaren garaipenaz, waterpoloko sekzioak agur esan dio emaitza onenak lortu dituen denboraldiari.

Senior taldeak Euskal Herriko lehen maila laugarren bukatu du, sei denboraldi hauetan lortu duen emaitzarik onena. Horri esker, 3. mailako playoffa jokatzea lortuz, C. N. Montjuic-en igerilekuan, Bartzelonan. Bertan, zortzi taldetatik seigarren postua lortu zuten, sentsazio onekin. Montjuic taldeaz gain, beste taldeak maila berean zeudelako, jokoari dagokionez. Bestalde, aipagarria Markel Idigoras geure jokalariaren agerraldia, Kopenaghen Erasmusen egonda, hirugarren geratu da Danimarkako lehen mailan, Kastrupeko Kvik Vandpolo taldearekin.

20160618 1

Kadeteei dagokionez, urtea bigarren buelta izugarri batekin amaitu dute eta bigarren geratu dira 8-14 taldeen artean, joko kalitatea hobetuz eta taldean ligako jokalari gazteenetako batzuk izanik.

Sekzioak aldaketa handiak jasango ditu hurrengo denboraldiari begira. Geure entrenatzaile den Kresimir Musulinek taldea utziko du erronka berrien bila, Altzako igerilekua itxi eta erreformatuko dute, kadeteen taldea jubenil bilakatuko da... Hori guztia hala ere, Irailetik aurrera. Orain udara aprobetxatu eta denboraldi zoragarri hau amaitu.

Zorionak denoi!

 

Entrenamenduak

  • Cadetes - escolares: 
    Lunes - Miércoles (Bidebieta) 19:00 - 20:00
    Viernes (Zuhaizti) 19.45 - 21.30
  • Escolares Lezo:
    Viernes (Piscina lezo) 20.00 - 21.15
  • Juveniles: Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 21:00 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
  • Senior: Lunes (Zuhaizti) 20:00 - 21:30 Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 22:30 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
ico facebook  logo instagram

Kontaktua

Entrenatzailea: Miguel Angel Redondo
Mugikorra: 647449309
waterpolo@cdfortunake.com

Delegatua: Jon Agrelo

BABESLEAK

SM-LOGO h pos

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com