C.D. Fortuna K.E.

WATERPOLOA - HAINBAT PARTIDETAKO KRONIKAK

20150523 cadetes

Joan den Igandean Fortunako senior taldeak 2014-2015 denboraldiari amaiera jarri zion Navarraren aurkako partidarekin. Playoffeko azken fasearen barne zegoen partida, bosgarren postua erabakitzeko.

Lehen partida etxean jokatu zen, eta partida ona izan zen geure mutilentzat. Garaipena eraman genuen eta norabide ona hartzea lortu. Ondoren, bigarren partida jokatzeko Iruñara bidaiatu genuen eta partidu kaxkar batek diferentzia markatu zuen etxekoen alde. Partidua erasoan makal eta defentsa gogor batez ezin izan ziren bi gol baina gehiago sartu, eta aldiz, zazpi jaso. Hortaz azken emaitza 7-2koa izan zen eta beste bidai bat egin behar izan genuen Iruñara. Hirugarren eta azken partida erabakigarria zen. Fortuna Seniorrak aukera izan zuen norgehiagoka etxera eraman eta bosgarren postua lortzeko. Hala ere, partida txar bat atera eta etxekoek eraman zuten bosgarren postua 14-8ko emaitzaz. Jokoa ez zen guztiz kaxkarra izan nahiz eta akatsek Navarraren onurarako bosgarren postua eman zioten.

Bestalde, Kadeteek garaipen erraza lortu zuten Burgosgo Castellae taldearen aurka 15-8 (3-0, 5-3, 3-1, 4-4). Golak Jon Ruiz (8), Joanes Peña (4), Ander Andrino, Adelin Pop eta Diego Zamoraren eskutik. Garrantzitsuena, talde gaztea lortzen ari den eguneroko hobekuntza. Animo eta horrela jarraitu!

 

Entrenamenduak

  • Cadetes - escolares: 
    Lunes - Miércoles (Bidebieta) 19:00 - 20:00
    Viernes (Zuhaizti) 19.45 - 21.30
  • Escolares Lezo:
    Viernes (Piscina lezo) 20.00 - 21.15
  • Juveniles: Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 21:00 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
  • Senior: Lunes (Zuhaizti) 20:00 - 21:30 Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 22:30 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
ico facebook  logo instagram

Kontaktua

Entrenatzailea: Miguel Angel Redondo
Mugikorra: 647449309
waterpolo@cdfortunake.com

Delegatua: Jon Agrelo

BABESLEAK

SM-LOGO h pos

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com