C.D. Fortuna K.E.

WATERPOLO - Waterpolo Fortunak 14-9 irabazi zion WP Donostiri

20181103 fortuna wpdonosti

Partida hau irabazi ondoren, Fortuna K.E-k ligako garaitu gabeko talde bezala jarraitzen du. Denera, 2 partida berdindu eta beste 3 irabazi dituzte.

Partida lehiakorra espero zen bai kanpoan eta baita barruan ere, eta horrela izan zen. Hasieratik bi taldeak irabaztera atera ziren, baina azken emaitza etxekoen aldekoa izan zen. Kanpokoak 2 goletako abantaila izan zuten, baina etxekoek buelta ematea lortu zuten.

Lehenengo laurdena parekatua izan zen, baina Fortuna 3-2 aurretik bukatu zen. Hurrengo laurdenean WP Donostik buelta eman zion 0-3 partzialarekin. Halaere, Fortunakoek minutu bat besterik ez zuten behar izan markagailuari buelta emateko eta aurretik jartzeko. Jarraian, naiz eta WP Donostik partida 6 goletara berdindu, hemendik aurrera, markagailuan neti atzetik joan ziren. Hirugarren laurdenean erabaki zen partidoa, 7-2ko partziala Forunaren alde eta markagailuan 10-7 etxekoentzat. Laugarrena, hirugarrenaren ildotik joan zen, aldaketarik gabe. Fortuna jaun da jabe izan zen, WP Donostiri aukerarik eman gabe. Azken partziala 4-2 eta bukaerako emaitza 14-9 Fortunaren alde.

Fortunako jokalaririk onena Gorka Arriola atezaina izan zen. Aurrez-aurreko jokaldietan bikain ibili zen eta penalty bat ere gelditu zuen. Bestalde, WP Donostiko onena Ander Iñarra izan zen, eta gainera, gol gehien sartu zituena. Baina partidako gol gehien sartu zituena, denera 5, Fortunako Jon Ruiz izan zen. Bukaeran, Fortunako Aitzol Elizalde kanporatua izan zen.

Ligako 5 jardunaldi igaro ondoren, garaipen onekin Fortuna ligako bigarren postuan kokatzen da 3 garaipen eta 2 berdinketekin. Bestalde, WP Donostik, porrot honekin ligako 6. postura jaitsi dira.

SAIOA ARRIOLA

 

Entrenamenduak

  • Cadetes - escolares: 
    Lunes - Miércoles (Bidebieta) 19:00 - 20:00
    Viernes (Zuhaizti) 19.45 - 21.30
  • Escolares Lezo:
    Viernes (Piscina lezo) 20.00 - 21.15
  • Juveniles: Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 21:00 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
  • Senior: Lunes (Zuhaizti) 20:00 - 21:30 Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 22:30 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
ico facebook  logo instagram

Kontaktua

Entrenatzailea: Miguel Angel Redondo
Mugikorra: 647449309
waterpolo@cdfortunake.com

Delegatua: Jon Agrelo

BABESLEAK

SM-LOGO h pos

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com