C.D. Fortuna K.E.

Waterpolo

 

Informazio orokorra

Fortuna K.E.ko water-polo sekzio berri hau 2010/11 denboraldian abiatu zen, Klubaren mendeurrenarekin batera. Waterpolo Tximistarri Klubarekin bat eginik, 2002 urtetik Altzan entrenatzen aritu den jokalari multzo hau Euskal Herriko lehen dibisiora itzuli da, 2011ean, Kresimir Musulin entrenatzaile kroaziarraren eskutik.

Gure lehen helburua harrobiko lana da, oinarrizkoena; sekzioa handitu eta hobetu, beti ere, gazte mailako kategoriak landuz, gazte, kadete eta eskolarteko mailako jokalariak prestatuz, horrela segurtatuko baitugu sekzio honen etorkizuna.

Maila handiko water-poloa ikusi nahi baduzu, zatoz larunbat arratsaldetan Altzara kadete mailakoak ikustera, senior mailakoak larunbat arratsaldez Anoetan, eta gazte mailakoak igande eguerdiz Hernanin. Probatu ez duenak ez du jakingo zer den kirol hau, edonork egiteko modukoa da. Anima zaitez eta probatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan igerilekuan bertan, entrenamendu egunetan edota entrenatzailearen e-mailaren bitartez.

Albisteak

Waterpolo - Gipuzkoako Kopako Finalak Hernanin

Joan den larunbata geure kirolaren festa ospatu zen Hernanin. Bertan jokatu ziren Gipuzkoako kopako finalak kategoria guztietan, bai gizonezko baita emakumezkoetan ere. Geure seniorrek azken partida jokatu zuten, aurrez aurre Oiasso talde indartsua zegoen. Gradak jendez lepo zeuden eta argumentu ezin hobea igerilekuan. Partidak ez zuen inor gosez utzi eta iraun zituen berrogei minutuak punta puntakoak izan ziren.

 

Waterpolo - Eskolarrak eta seniorrak aurrera jarraitzen dute Gipuzkoako ligan

Joan den Larunbata, Maiatzak 25, bai eskolar baita seniorrek ere liga Gipuzkoarreko partida bana jokatu zuten.

 

Lehenak eskolarrak izan ziren, arratsaldeko 5etan Irunen. Partida polita burutu zuten, markagailua gora eta behera ibili zen eta geure jokalarien hobekuntza nabaritu zen denboraldi hasieratik hona. Gogo handiz jokatu zuten arren ez zuten garaipenik lortu, baina kiroltasun aparta erakutsi zuten bi taldeek.

 

Entrenamenduak

  • Cadetes - escolares: 
    Lunes - Miércoles (Bidebieta) 19:00 - 20:00
    Viernes (Zuhaizti) 19.45 - 21.30
  • Escolares Lezo:
    Viernes (Piscina lezo) 20.00 - 21.15
  • Juveniles: Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 21:00 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
  • Senior: Lunes (Zuhaizti) 20:00 - 21:30 Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 22:30 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
ico facebook  logo instagram

Kontaktua

Entrenatzailea: Miguel Angel Redondo
Mugikorra: 647449309
waterpolo@cdfortunake.com

Delegatua: Jon Agrelo

BABESLEAK

SM-LOGO h pos

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com