C.D. Fortuna K.E.

Waterpolo

 

Informazio orokorra

Fortuna K.E.ko water-polo sekzio berri hau 2010/11 denboraldian abiatu zen, Klubaren mendeurrenarekin batera. Waterpolo Tximistarri Klubarekin bat eginik, 2002 urtetik Altzan entrenatzen aritu den jokalari multzo hau Euskal Herriko lehen dibisiora itzuli da, 2011ean, Kresimir Musulin entrenatzaile kroaziarraren eskutik.

Gure lehen helburua harrobiko lana da, oinarrizkoena; sekzioa handitu eta hobetu, beti ere, gazte mailako kategoriak landuz, gazte, kadete eta eskolarteko mailako jokalariak prestatuz, horrela segurtatuko baitugu sekzio honen etorkizuna.

Maila handiko water-poloa ikusi nahi baduzu, zatoz larunbat arratsaldetan Altzara kadete mailakoak ikustera, senior mailakoak larunbat arratsaldez Anoetan, eta gazte mailakoak igande eguerdiz Hernanin. Probatu ez duenak ez du jakingo zer den kirol hau, edonork egiteko modukoa da. Anima zaitez eta probatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan igerilekuan bertan, entrenamendu egunetan edota entrenatzailearen e-mailaren bitartez.

Albisteak

WATERPOLOA - CD Fortuna-Lautada Donostia eta CD Fortuna-Bidasoa XXI Kronika 2014-11-08

p1020563Lehiatua izan zen pasa den larunbatean geure Senior taldeak jokatu zuen partida Lautada UP taldearen aurka. Geure taldeak Aimar Correyero eta Markel Idigorasen ausentzia nabariak zituen. Partida gaizki hasi zen, akats ugari bat gehiagoko jokaldietan, kontraeraso gutxi eta buiako jaurtiketetan eraginkortasun falta.

WATERPOLOA - 2014-10-25 EKO CD FORTUNA ETA BIDASOA XXIEKO KRONIKA

20141025 anoeta

Joan den larunbatean Fortunako senior taldeak Euskal Herria ligako hirugarren partida jokatu zuen, etxean jokatzen zuten bigarrena. Aurrean Bidasoa XII talde indartsua. Partida, denboraldian daramagun partiduetatik lehiatuena izan zen.

 

Entrenamenduak

  • Cadetes - escolares: 
    Lunes - Miércoles (Bidebieta) 19:00 - 20:00
    Viernes (Zuhaizti) 19.45 - 21.30
  • Escolares Lezo:
    Viernes (Piscina lezo) 20.00 - 21.15
  • Juveniles: Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 21:00 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
  • Senior: Lunes (Zuhaizti) 20:00 - 21:30 Martes y Jueves (Paco Yoldi) 20:00 - 22:30 Viernes (Paco Yoldi) 21:00 - 22:30
ico facebook  logo instagram

Kontaktua

Entrenatzailea: Miguel Angel Redondo
Mugikorra: 647449309
waterpolo@cdfortunake.com

Delegatua: Jon Agrelo

BABESLEAK

SM-LOGO h pos

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com