C.D. Fortuna K.E.

SUP - KOSTALDEA RACE DONOSTIKA - DONIBANE LOHIZUNE KRONIKA

donostia donibane portada

Fortuna K.E.-ek eta Donibane Lohizuneko Belaharra taldeak, Hondarribiako H2S taldearen laguntzarekin, distantzia luzeko Stand Up Paddle eta Prone froga antolatu genuen maiatzaren 27an, Euskadi eta Iparraldea elkartzeko asmoz.

31 kilometrotako lasterketa soilik gonbidatuentzako zen. Frantzia eta Espainiako onenak bertaratu ziren bai SUP eta baita Prone mailan ere.

Itsasoa arro ego narren, goizeko 09:30etan Kontxako hondartzatik atera ziren. Hasieratik Paulino Cayón kantabriarra eta Aure Medina euskalduna aurrean jarri ziren arerioak gertu zeuzkatelarik. Prone modalitatean, Frantziakoa eta Europako txapelduna den Mathieu Chevallierrrek, SUP-ekoei aise jarraitzen zien.

Pasaiako ahoan, frantziako eta kantabriako partaideez osatutako taldetxoa buruan jarri zen. Halaere, gertu zeuden Aritz Tena eta Ludovic Duloc arerioak.

Atzean, indarraren arabera, egoera aldakorra zegoen. Eduardo Lopez, Pana Ali eta Aure Medinak gertu jarraitzen zuten. Gainera, Pronekoak ere indartsu ziren. Pena, lasterketa bertan behera utzi zuen bakarra frantseza zela.

donostia donibane 1

Higuer pasa ondoren, helmugatik 5 itsas milietara berriz hasi zen Donde, Paulino eta Olivier burruka latzean murgilduta. Baina, 2 itsas millia faltan, Dodek sekulako erritmo aldaketa egin zuen eta denak atzean utzi zituien. Dode txapeldun (3 ordu eta 32 minuturekin), 2. Paulino Cayón eta 3. Olivier Daririeumerlou.

Pornen berriz, Frances Mathieu Chevalierrek irabazi zuen 3 ordu eta 40 minuturekin.

Lasterketa polita eta lan bikaina mugaren bi aldeetako taldeena.

Mila esker Belaharra eta H2S taldeei, eta nola ez, partehartzaile guztiei.

Hurrengo urterarte!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com