C.D. Fortuna K.E.

SUP – Euskadiko birako azkeneko proba - PLENTZIA

20171029 plentzia1

Atzo bukatu zen Euskadiko SUP birako txapelketa Plentzian. Azken proba hau, bertako Goazen Up taldeak antolatu zuen.

Klubeko 4 raider bertaratu ziren: Beñat Villagarcia podiumeko maila altuenera igo zen 14-azpikoen kategorian eta 16-azpikoetan berriz, Alvaro Hermida (espainiako txapelduna bere kategorian) eta Asier Aristizabal, lehenengo eta bigarren postuan geratu ziren, hurrenez hurren. Bukatzeko, ezin ahaztu dugu Jose Mari Villgarciak seniorretan lortutako meritu handiko zazpigarren postua. Kategoria honetan sekulako maila zeukaten kirolariek parte hartu zuten.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com