C.D. Fortuna K.E.

SUP

SUP

Stand Up Paddle edota ezagunagoa den bezala SUPa, urrutitik datorren kirol berri xamarra da. Inor ez daki zehazki nork asmatu zuen. Batzuk diote Polinesioak izan zirela irla batetik bestera egurrezko kanoetan mugitzen zirelako eta besteek diote peruko Titicaca aintzirako indigenak izan zirela, oso ezaguna den uretako Totora landarearekin batetik bestera mugitzen erabiltzen zutelako. Duela 100 urte inguru, Hawaien berriz hasi ziren kirol hau praktikatzen, baina duela 20 urte arte, ez zuen gaur egungo arrakastarik izan.

Berezitasunak medio, edozeinek praktikatzeko ur-kirol da. Surfeko taula baino handiago bat eta arraun aproposa besterik ez da behar.

Gaur egun, 3 mota ezberdin daude: ibilaldiak, race eta olatuak. Lehenengoa, errezena izateaz gain, ur-kiroletan gehien praktikatzen den modalitatea da: erreza, familiartekoa, edozeinentzako eta oso erlaxagarria. Beste biak ordea, zailagoak dira eta asko entrenatu eta praktikatu beharra dago.

Gauzak horrela, sekzioa sortu genuen. Kirol hau edozeinek praktikatu dezake, familian, lagunekin, beraz, animatu zaitezte probatzera. Erabateko kirola da eta gustuko egiten bazaizue, zuei laguntzeko prest gaude.

Albisteak

SUP - KOSTALDEA RACE DONOSTIKA - DONIBANE LOHIZUNE KRONIKA

donostia donibane portada

Fortuna K.E.-ek eta Donibane Lohizuneko Belaharra taldeak, Hondarribiako H2S taldearen laguntzarekin, distantzia luzeko Stand Up Paddle eta Prone froga antolatu genuen maiatzaren 27an, Euskadi eta Iparraldea elkartzeko asmoz.

SUP - EUSKAL ZIRKUITUAREN HASIERA

getxo

Maitzaren 26an, Getxon hasi zen denboraldiko lasterketa garaia. Neguan gogor entrenatu ondoren, SUP-ean lehiatzeko ordua iritsi da, bai Euskadin eta baita Espainian ere.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com