C.D. Fortuna K.E.

PIRAGUISMOA - ATLANTIAR JOKOAK ETA EUSKADIKO TXAPELKETA

20150715 wa0014

Aurreko astean Orion ospatzen ziren Atlantiar Jokuetan hartu genuen parte, Yon Dario Bravo eta Imanol Sagarzazu bertan parte hartzeko klasifikatu baitziren. Tekniko lanetan,

Antxon Guisasola Aramburu egon zen.

Astelehenean, bertako gimnasioan saio txiki bat egin genuen eta jarraian jokoen inauguraziora gerturatu ginen. Asteartean aldiz, piraguak Donostitik Oriora mugitu eta bertan hurrengo egunean egin behar genuen ibilbidea aztertu genuen.

Azkenean iritsi zen eguna, uztailak 15-a, asteazkena. Lasterketa 12tan hasten zen, beraz ordu erdi lehenago sartu ginen uretara berotze lanak egiteko. Irteera eman zitzaion txapelketari eta lehenengo paladak ematen hasi ginen. Ibilbidea 10 kilometrokoa izan zen eta hasieratik ongi kokatu ginen txapelketan. Itsasoan olatuak hartzeko aukera izan genuen, beraz gozatzeko astia egon zen.

20150715 wa0011

Emaitzei dagokienez, Yon Dario bigarren geratu zen, Galiziar baten atzetik, eta Imanol Sagarzazu hirugarren, nahiz eta txapelketako zati luze batean zehar bere taldekidearen aurretik ere ibili zen. Oso txapelketa polita eta txukuna egin zuten biek. Antxon Guisasolak ere parte hartu zuen, baina erakustaldi moduan. Azken hau, munduko txapeldunaren atzetik geratu zen, 30 segundo eskasetara.

Handik hiru egunetara, uztailak 18-an, urtero bezala Euskadiko txapelketa ospatu zen Hondarribian. Fortuna klubetik hainbat partaide joan ginen, 9 guztira. Estropada 12 kilometrotakoa zen, Sokoatik hasi eta Hondarribian bukatzen zena.

 

20150715 wa0001

Fortunakoei dagokienez, beterano kategorian, Jose Mari Villagarcia izan zen garaile, bere lehiakide guztiak atzean utziz. Seniorretan aldiz, Antxon Guisasola Aramburu bigarren geratu zen, denbora oso ona eginez, Javier Lizancos eta Iñaki Etxeberriak bezala, asko borrokatuz, hirugarren postu bat lortu zutenak. Tradizional kategorian, Alberto Achaga izan zen txapelduna, eta hirugarren Jon Cuenya geratu zen. Bestalde, Jokin Ezkurdia, Iñigo Vaqueriza, eta Fernando Caballero, txapelketa polit bat egin eta gero, 12, 13 eta 16. postuan geratu ziren.

Sailkapen orokorrean Fortuna Kluba lehenengoa geratu zen 100 punturekin.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com