C.D. Fortuna K.E.

PIRAGUA - ITSAS KAYAKEKO EUSKADIKO X. KOPAKO 2. TXAPELKETAREN KRONIKA - LEKEITION

lekeitioMaiatzak 10ean Lekeition ospatu zen Euskadiko Itsas Kayakeko bigarren froga, Dzanga Elkarteak antolatuta.

Eguna eguzkitsua izan zen, berotsu xamarra eta itsasoa bare-bare.

Lehenengo taldeak iritsi ondoren, haizea gogor jotzen hasi zen olatuak arrotuz.

Frogaren hasiera eguerdiko 12:00etan eman zen tradizionalentzako eta kadeteentzako.

Kategoria hauetan gure taldeko bi kideek parte hartu zuten: Alberto Atxagak tradizionalean eta Jon Ibarzabal kadeteetan, azken hau parteartzaile guztietatik gazteena izan zelarik.

Jarraian Surfskiari hasiera eman zitzaion. Aurten, hondartzatik hasi zen lasterketa. Egoera honek K1 eko piragualari askok lasterketaren aurrea hartzea erraztu zuen, K2ak motelago hasten direlako.

Aurten, eguraldiagatik eta ibilbide berriagatik, lasterketa gogorragoa izan zen. Lau zati ondo bereiztuak izan genituen:

1. Lehenengo zatia haize eta olatuak poparez. Hemen txanpa politak hartu genituen, lehenengo ziabogara iritsi arte.

2. Kontrako noranzkoa hartu eta ia 6kmko luzea egin behar zen olatua eta haizea kontran edo brankaz.

3. Bigarren ziaboga hartu eta berriro Lekeitiora. Hirugarren zati hau oso dibertigarria izan zen, olatu asko genituen surfeatzeko. Hemen lehenengo k1ak k2ak baino askarragoak izan ziren.

4. Askenean Lekeitiora iritsi eta itsasadarra igo eta jeitsi behar genuen hondartzara iritsi arte.

Denetarik izan genuen: Itsaso zakarra, poparezko olatuak, brankaz-ko itsasoa, ur bareak.

Sariak banatzen ari ziren bitartean egundoko hamaiketakoa egin genuen. Gainera Tantak dendaren adeitasunez arropa zozketatu izan zen.

Euskadiko Koparen froga gazteena izan arren, sendotzen ari dira Lekeitioko lagunak, batez ere froga erakargarriagatik eta antolakuntza onagatik.

Azkarrenak hauek izan ziren:

K1 senior

1º 69:03:01 Mikel Lauzirika de Barrika Piragua Taldea

2º 69:11:55 Miguel Fernandez Castañon de Los Gorilas de Candás

3º 69:22:76 Lander Rodriguez de Donostia Kayak

K1 veterano

1º 70:11:53 Pablo Fernandez de P. Santander

2º 70:43:99 Carlos Garcia Madina de Los Gorilas de Candás

3º 71:16:38 Javi Lizancos de CD Fortuna KE

K1 Cadete

1º 98:22:22 Jon Ibarzabal de CD Fortuna KE

K2 senior

1º 68:53:96 Aitor Arrieta - Manuel Melara de Hondarribia A.E.

2º 73:32:11 Jokin Ezkurdia - Sergio De Lis de CD Fortuna KE

K2 veterano

1º 74:18:38 Ramon Vega - Andres Lopez de CD Fortuna KE

2º 80:02:18 Jon Cuenya - Iñigo Vaqueriza de CD Fortuna KE

3º 84:21:75 Carmelo Txapartegi - Javier Solozabal de Itxas Gain KE

Taldeen artean Fortuna KE txapelduna izan zen, bigarren Donostia Kayak eta hirugarren Barrika Piragua Taldea.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com