C.D. Fortuna K.E.

PIRAGUA - EUROCHALLENGE 2014KO KRONIKA

eurochallenge1EUROCHALLENGE, Europako Surfski -ko estropadarik garrantsitxuena da. Munduko txapelketarako puntuagarria da, beraz, munduko piragualari onenak bertaratzen dira: Sean Rice, Dawid Mocke, Jasper Mocke, Kenny Rice, Dani Viloria, Esteban Medina, Chloe Bunnett...

Lasterketa maiatzak 2an eguerdiko 13:45etan ospatu zen. Downwind (lasterketa poparez) bat izan zen Altea eta Villajoyosako herrien artean, guztira 22 km. Beste urteetan izandako froga guztietan, eguraldi ona izan ohi dugu: itsaso barea, egun eguzkitsuak, haizerik gabe... Baino aurten, guztiz ezberdina izan da: haize bolada haundiak, itsaso zakarra, olatu asko... Olatuak ez ziren oso haundiak: 1,5 - 1,8m gutxi gora behera, baino haizeak indartsu jotzen zuen.

Hasiera eman aurretik, epaileek itsaso mugitua zegoela ohartarazi zuten eta nahi zutenek lasterketa utzi zezaketela.

Lasterketaren lehenengo zatia Alteako hondartzatik l'Albirreko itsasargira (2,7km) zail xamrra egin zitzaigun. Olatuak eta haizea ezkerretik gogor jotzen zuten. Ondorioz, jende askok ezin zuen gainditu, hauen artean Manuel Bustok, 9 aldiz Munduko Txapelduna maratoi modalitatean.

l'Albirreko itsargia pasa ondoren, lan neketsuak atzean utzita, gainerako estropada ikaragarria izan zen. Txanpa sinestezinak, olatu ezberdinen loturak!! Ziztu bizian!! 20 km/h -tik gora markatzea erraza zen!!!

Hauek izan ziren gure dominak:

  • Antxon Gisasola 1º sub23
  • Garikoitz Elkano 2º sub23
  • Yon Dario Bravo 2º juvenil
  • Javier Lizancos 1º veterano

Ezin ahaztu dugu Fortuna KE-ko beste piragualarien lan aparta. 8 pertsona joan ginen eta gutako 5, 104 parteartzaileetatik lehenengo 25 posturen barruan iritsi ginen egoera zail haietan. Bukatzearekin bakarrik nahikoa izan genuen.

eurochallenge2

eurochallenge3

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com