C.D. Fortuna K.E.

piraguismo - EMAITZAK EZIN HOBEAK EUSKADIKO HAMARGARREN KOPAREN HASIERA

equipopiraguismoOhikoa den bezala azken urte hauetan, lehenengo froga San Prudentziorena izan zen, Arabako Aldayeta Kluba antolatuta, arabako federakuntza eta Arratzuako udala lagunduta.

30 parte hartzaile gutxi gora behera hurbildu ziren Uribarri Ganboako urtegira.

Frogaren hasiera nahiko motel hasi zen, bazirudien inor ez zuela taldearen burua izan nahi. Azkenean, Fortunako K2, Jokin eta Sergiok, aurrea hartu zuten Hondarribiko K2-kin batera, eta justu beraien olatuan betikoak: Jose Mª, Javi Lizancos, Lander, Aritz Araneta, Mikel Lauzirika...

Lehenengo zatian olatua eta haizea poparez izan zuten piraguistek, erraza zen abiadura handia mantentzea. Orenin irlan ziaboga egiterakoan estropada aldatzen zen, orain indarra egiteko ordua zen.

Azkenean azkarrenak hauek izan ziren:

K2 senior

1º 65:40:44 Aitor Arrieta - Manuel Melara Hondarribia Arraun Elkarte

2º 66:05:52 Jokin Ezkurdia - Sergio De Lis CD Fortuna KE

K1 senior

1º 65:36:60 Lander Rodriguez Donostia Kayak

2º 66:06:32 Aritz Araneta Donostia Kayak

3º 66:11:83 Pedro Angulo CP Antares

K1 veterano

1º 65:43:28 Jose María Villagarcía CD Fortuna KE

2º 66:37:67 Javier Lizancos CD Fortuna KE

3º 70:21:04 Luis Presa Getxo Kayaka

K1 juvenil

1º 79:38:68 Yon Dario Bravo CD Fortuna KE

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com