C.D. Fortuna K.E.

Piraguismoa – Eurochallenge 2013 eta Euskadiko Kopa

Eurochallenge 2013 - Villajoyosa (Alicante)

Maiatzako lehen asteburuan Fortuna taldeko ordezkaritza txiki batek Europako Surfski proba garrantzitsuenetako batean parte hartu zuen. Proba hau munduko txapelketarako puntuak ematen zituen eta gainera hemendik aterako dira Espainiako selekziorako kirolariak.

Bi egunetan izan genituen estropadak: 22km -ko Downwind bat eta beste 20km -ko estropada klasiko bat. Hemen berriz ere Fortunako kideek dominak lortu zituzten: Javi Lizancos eta Jokin Ezkurdia K2 beteranoetan zilarra, Antxon Gisasola K1 beteranoetan urrea eta K1 jubeniletan Garikoitz Elcanok urrezko domina. Nabarmendu behar da, Jose Mari Villagarciak K1 beterano b-etan laugarren posizioa lortu zuela, kontuan hartuz kategoria oso zaila eta lehiatua dela. 


Euskadiko Kopako lehen proba - Nanklares de Ganboa

Apirilaren 21ean Euskadiko Kopako lehen proba Uribarri Ganboako urtegian ospatu zen. Aldeko baldintzak ez izan arren, Fortunako taldeak hainbat domina lortu zituen eta gainera lehendabiziko postua lortu zuen taldeen artean.

 

 

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com