C.D. Fortuna K.E.

Getaria-Donostia 2012

Datorren abuztuaren 12an, Fortuna K.E.-k antolatuta 35.GETARIA-DONOSTIA Itsas Piragua Zeharkaldiaren ospakizunaren berri eman nahi dizuegu.

 

Itsas kayakeko proba hau, bere mailan Estatuan ospatzen direnetan lehena, Euskadin ospatutakoen artean parte hartze handienekoa da ere; Monoplaza (K1) eta biplaza (K2) motakoak eta Tradizional (lehiatzen ez dutenak) eta Sprinter (Euskadiko Itxas Kayak Kopa jokatzen dutenak) modalitateetan.

 

Bi irteera emango dira: tradizionala goizeko 10:00tan eta sprinterrena 10:30tan. Lehen piraguistak Kontxako hondartzara 11:45ak aldera iristea espero da, 9 itsas mila (17 Km) egin ondoren itsaso irekiko zeharkaldi gogor honetan.

Proba jokatzen den ingurunea dela eta antolakuntzak tradizional motako ontzien irteera neutralizatu egingo du Orio pareraino, parte hartzaileen banaketa handiegia ez izateko eta ibilbidean derrigorrez pasa beharreko bi kontrol postu ezarriko ditu.

Izen-ematea abuztuaren 1ean hasiko da abuztuak 7 arte eta Fortuna K.E.-ren web orri honetan edo Kirol Probak-en egin ahal izango da.

Getaria-Donostiako denbora onenak:

Nesken monoplaza: Sonia Merodio – Colindres 1h. 42’ 49’’ (2002)
Mutilen monoplaza: Pablo Fernandez – Piragüismo Santander. 1h. 22’ 54’’ (2006)
Nesken Biplaza: Naiara Navarro eta Libe Lafuente – Atletico SS. 1h. 48’ 21’’ (2000)
Biplaza mixtoa: Olatz Iparragirre eta Ibon Goienetxea – Arraun Lagunak 1h. 26’ 39’’ (2006)
Mutilen Biplaza: Oier Aizpurua eta Xabier Osa – Itxas Gain Zumaia 1h. 15’ 56’’ (2006)

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com