C.D. Fortuna K.E.

Espainiako itsas kayakeko txapelketan

 

Urrezko lau domina Denian jokatutako Espainiako itsas kayakeko txapelketan

 


El pasado domingo 21 de agosto se celebró en aguas de Denia . Alicante- el campeonato de España de Kayak de mar con record histórico de participantes.

 

 

Joan den abuztuaren 21ean, igandez, Alacanteko Deniako itsasaldean, Espainiako itsas kayakeko txapelketa jokatu zen, sekula izan den partaidetza handienarekin.


Fortuna Kirol Elkarteak urrezko lau domina bereganatu zuen, inoiz klub honek izan duen emaitzarik hoberena.
Antxon Guisasola, domina baten jabe eta, aldi berean, kadete mailan garaile suertatu zen palistaren aitak esandakoa dakarkigu gogora: “Zerumuga ikutu bagenu bezala gaude. Maila handiko arerioak izan ditugu eta horregatik emaitza hauek balio handikoak dira, ikaragarriak”. Guisasolaren arabera, lehiarako baldintzak traketsak ziren –bero errea batik bat- eta emaitza hauek agerian uzten dute zertarako balio duen gogor entrenatzeak eta eguraldia zein itsasoaren baldintzetara egokitzeko ahalmena izatea.


Ondokoak dira Fortuna elkarteko lau txapeldunak:


Antxon Guisasola Aranburu kadete mailan. 51 min 37 seg (10 km)


Jose Mª Villagarcia “A” beterano mailan: ordubete 24 min 02 seg (17 km)


Javier Lizancos “C” beterano mailan. ordubete 28 min 37 seg ( 17 km)


Antxon Guisasola “D” beterano mailan. ordubete 25 min 56 seg (17 km)

Azpimarragarria da, bestalde, Xabier Galilea eta Sergio Cormenzana gazteen partaidetza 17 km.tako ibilbidean denbora bikainak markatuz 1: 45 :40 eta 1: 46: 43, hurrenez hurren.

Jon Cuenyak, piraguismoko taldearen delegatua K1- Tradizionala kategorian parte hartu zuen . Kategoria honeta oso maila altuko palistek hartu zuten parte.

Mendeurrena ospatzen ari garen tenore honetan, arrakasta honek agerian uzten du kluba bizirik eta indartsu dagoela. Itsas kayak modalitatearen alde egin dugun apustua irmoa da, serioa, eta horren lekuko dira lortutako emaitzak eta horrelakoak erdiesteko klubak hondartzan duen egoitzaren garrantzia. Seguru gaude piraguismo sekzioak pozteko arrazoiak ematen jarraituko duela eta, bide batez, emaitza arrakastatsu hauen ondorioz itsas kayak modalitatea Donostiako badian gehiago nabarmentzea.


ZORIONAK

 

 

 

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com