C.D. Fortuna K.E.

I. Mendiko argazki lehiaketa soziala

kartela-foto-konkurso100

Mendiko eta Eskaladako sekzioek antolatua. Fortuna Kirol Elkarteko bazkideek parte hartu dezaketa, langileak eta beraien senideak ezik.

 

 

 

LEHIAKETA GAIAK:

  • NATURAKOAK: paisaiak, loreak, intsektuak, etabar…
  • KIROLEKOAK: mendiko ekintza ezberinak (eskalada, eskia, ferratak, sakanean, etabar…)

kartela-foto-konkurso-1000

SARIAK:

  • NATURAKOAK:
    • 1º: Uretako kirol argazki makina
    • 2º: Lizaran (Aragüés del Puerto, Hueskan) asteburua.
    • 3º: Bastoiak.
  • KIROLEKOAK:
    • 1º: Uretako kirol argazki makina
    • 2º: Asteburua Gorizen edo Benasquen (Hueskan).
    • 3º: Kaskoa.

EPAIMAHAIA:

Fortuna Kirol Elkartekoak izango dira.

ARGAZKI-BIDALKETA:

  • Argazkiak, hurrengo posta elektronikora bidaliko dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Hurrengo datuak bidali argazkiarekin batera:
    • Argazkiaren izenburua:
    • Deskribapen txikia: non atera den esan beharko da bertan.
    • Izen-abizenak:
    • Adina:
    • Herria:
    • Telefonoa:
  • Argazkiak ezingo dira manipulatu eta koloretan edota txuri-beltzean izan daitezke.
  • Erresoluzioa: Irudiak 1024 pixelekoak gutxienez bere alde luzeenean.
  • Tamaina: Argazkien tamaina 1MB izan beharko da gutxienez.
  • Formatua: Argazkiak JPG edo JPEG formatuan bidali behar dira.
  • Garrantzitsua: Adingaberik agertzen bada argazkietan bere gurasoen baimena izan beharko du egileak. Argazkiek ezin dute eduki lizunik, probokatzaile, difamatzailerik, sexualki esplizitu, edo beste eduki desegokikorik erakutsi. Ur-markak ez dira onargarriak.
  • Eskubideak: Parte-hartzaileak, argazkien eta hauen eskubide guztien jabe dela adierazten eta ziurtatzen dio Fortuna Kirol Elkarteari. Gainera, beste inoren menpe ez daudenaren ardura onartzen du eta era berean, norbaiten irudien eskubideen aurrean salaketa izanez gero, erantzukizun osoa onartzen du. Norbaiten eskubideak kaltetuak izan daitezkeen argazkiak ez dira ez onartuko ez argitaratuko. Beste lehiaketetan saritutako argazkirik ere ez da onartuko.
  • Jatorrizkoa: Parte-hartzaile guztiek lehiaketan bidalitako irudia bere kalitate handienean 300 DPI-ko erresoluzioan gutxienez mantendu behar izango dute. RAW-a formatuan gordetzea oso gomendagarria da.

EPEMUGA:

2016ko URRIAren 28a.

2016ko azaroaren 14ean irabazleen izenak gure sare sozialetan argitaratuko ditugu (era berean, beraiekin kontaktuan jarriko gara). Sari banaketa, 2016ko azaroaren 18an arratsaldeko 20:30etan Pio Baroja Kiroldegian ospatuko da.

Jasotako argazkien erakusketa, Pio Baroja udal kiroldegian egingo da.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com