C.D. Fortuna K.E.

MENDIA - MALE VESSE

20160709 male vesse

Uda garaia iristean, beste ekintzak egiteko aukera sortzen da. Oraingoan Male Vesse-ren jaitsieran murgilduko gara.

Jaitsiera ikusgarria da, baina ez da batere erreza. 1500 metrotako desnibela dauka eta 4,6 kilometroko luzera. Baldintzen arabera, bataz besteko iraupena 6-9 ordukoa da. Erabili beharreko sokak 3 dira, bi 70 metrokoak eta bestea segurtasunekoa.

Bertaratzea 5 ordua inguru dira. Kotxea lakuko aparkalekuan utzi genuen eta Estropeko babeslekura abiatu ginen. Denera 3 ordu t'erdi behar izan genituen bertara iritsi eta lotara joateko. Jaitsiera babeslekutik eginez gero, datuak hartzen dizkizute segurtasun neurri bezala eta ekintza bukatutakoan, bertara deitu behar da, bestela, erreskate taldeari deitzen diote.

Arroila zail xamarra da eta kontuan izan behar da luzea izateaz gain ez dagoela ihesbiderik. Hori bai, oso erakargarria da.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com