C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

Uzturre

 

Izugarrizko hotza eta gailurretan elurra¡¡¡¡. Beti bezela oso harrera ona egin ziguten Izaskunen eta ihaz bezela, koaderno txiki bat utzi genuen gailurreko postontzian. Aurten, Carlos, Aitziber eta Naroa etorri ziren lehenengo aldiz. Aurki, Naroa gure txikiekin etorriko da bera bakarrik. Behobian ikusten gara.

Finalista eguna

 

Zelako eguna, euria geratu gabe denbora guztian baina hala ere gure neskak eta mutilak oso ondo ibili ziren. Igande honetan Uzturrera goaz. Animatu zaitez¡¡¡¡¡ Izena emateko 649927224

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com