C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

Mendia - Elurra udaberrian

Irteerak Pirineoetako zonalde baxuetatik saiatzen egiten ari gara, hala ere, eguraldia hotza da eta elurra aurkitu dugu azken bidaietan. Eskiatzeko paregabea da oraindik elur asko geratzen delako. Aurten glaziarrak errekuperatzeko urtea izango da

Gure hurrengo irteera Kakuetara izango da.

Mendia – Oriko irteera bertan behera geratu da eta Uzturrera aldaketa

Oriko irteera bertan behera utzi behar izan dugu zonaldean luizien ondorioz. Errepidea moztua dago, pasa gaitezen arren elur asko dago eta harrien erorketa nahiko arriskutsua da. Beraz, ibilaldia tokiz aldatuko dugu eta Uzturrera joango gara. Ea denborak laguntzen digun, ze azken boladan ez da hala izan.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com