C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

MENDIA - ATAUN

20140426 ataun

Sakan txiki hau hurrengo irteerarako txikienekin programatutakoa da. Nahiz eta txikia oso polita eta erosoa da bai igoerara bai jaitsierara autoen ondoan uzten gaituelako. Guk asko gozatu genuen eta txikienek berdin egin dezatela espero dugu.

MENDIA - SAN ADRIANERA IRTEERA

 

sanadrianBikaina irteera hau, jada ordua zen, eguraldi onarekin egin ahal izatea 5 urte kostatu zaigu eta 15 Kilometro hauetan gure neska mutilek benetako mendizale bezala aritu ziren Luxuzko eguna benetan.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com