C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

MENDIA - IRTEERA EZBERDINAK

 

portada monteLLOSASEKO ERTZA

Martin eta Sanseren ihesaldi txikia Ertz honetara. Sansen lehen gaua izan zen hormatik zintzilik eta, itxura denez, gustatu zaio....Errepikatu beharko dugu.

MENDIA - ALPEETAKO IRTEERAKO ARGAZKIAK

p7140328

Hemen daukazue mendiko sekzioak Alpeetara egin duen irteerako argazkia bilduma.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com