C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

MENDIA - MIDIRA IRTEEERA

20160618 portada

Bai, Ekainan gaude baina hala ere, elurrak, haizeak eta hotzak atzera bota gintuzten... Uztailan berriz saiatuko gara.

PIRAGUISMOA - PIRAGUAN DONOSTIATIK ZEHAR

20160602 portada

Irteera hau ederra da – olatu txikia tokatu arren- irteera hondartza hasten da, handik paseo berrian sartzen gara eta zubiatara hurbildu eta berriz hondartzara.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com