C.D. Fortuna K.E.

Mendia

Informazio orokorra

Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.

Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak. 

Albisteak

Ganbo 2012-04-22

 

Eguraldia triste antzekoa eta zeru garbiko lehiorik ireki ez arren, aterpera iritsi ginenean harrera bikaina egin ziguten txorizo, salda eta guzti…Luxuzko ongi-etorria. Txikienak mendi-aterpean utzita, Balerdira igo ginen nagusiekin. Bazkaldu ondoren, Amezketara jaitsi eta autobusez etxera. Gure hurrengo irteera maiatzaren 6an izango da, Ferrata bide batera 

 

 

 

 

 

 

Mendiko gazte taldea

 

Azken boladan eginiko ekitaldiak ondoko hauek dituzue:

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com