C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - UDAKO ESPAINIAKO ALEBIN TXAPELKETA

20160722 portada

Joan den Uztailak 21 eta 24 bitartean antolatu zuten Madrilgo M86 igerilekuan aurtengo Espainiko txapelketa alebina.

Bertan Fortunako Ainara Loro (100, 200 bular eta 4x100 libre + 4x100 estiloak), María Barruso (4x100 libre eta 4x100 estiloak), Naia Esnal (4x100 libre), June Ilzarbe (100 libre, 4x100 libre eta 4x100 estiloak) eta Ane Hernandez (100 tximeleta eta 4x100 estiloak) izan ziren, gehienentzat aurreneko aldiz 50eko igerilekuko txapelketa zelarik.

Uztailak 21:

Nahiz eta txapelketa egun honetan bertan hasi, arratsaldez eta fondoko frogak ospatu zirenez egunean bertan bidaiatu genuen eguerdirako bertan ginelarik. Arratsaldean igerilekura joan ginen azken entrenoa egitera eta instalazioa ezagutzera.

Uztailak 22:

Bakarkako frogen eguna izan zen; June Ilzarbe izan zen lehenengoa 100 libre frogan, benetako froga ikusgarri batean taldeko marka onena egin zuelarik, bai ehunean eta baita ere 50eko pasean ere!

Hurrengoa Ainara Loro izan zen, 200 bular frogarekin, igerileku luzeko marka pertsonala eginez froga taktiko aparta egin zuelarik. Azkena Ane Hernandez izan zen, taldeko 12 urteko marka onena egin zuelarik.

Hasiera ederra!

Uztailak 23:

Ainarak sekulako 100 bular frogan parte hartu zuen, kohete bat bezela aurreneko 50 bat egin ondoren frogaren azkeneko metroen gogortasuna ederki asko sentitu ahal izan zuelarik, hori bai, sekulako emaitza jaso zuen, izan ere, 50eko pasean eta 100eko frogan taldeko marka onenak egin zituen, baita finalean sartu ere! HARRIGARRIA!

Apenas xuabe igeri piska bat egiteko aukera izan gabe 4x100 libre erreleboaren txanda iritsi zen, non sekulako lehiaren ondoren serieko bigarren taldea izan ziren sekulako froga egin ondoren. Gainera, aurreneko postan June Ilzarbek bezperan egindako pasea eta 100eko denbora ganoraz hobetu zituen berriz ere bietan taldeko marka onena egin zituelarik.

AUPA!

Uztailak 24:

Urduritasun haundiko egunak pasa ondoren 4x100 estiloseko erreleboaren txanda iritsi zen, non borroka haundiz kostata bukatu zuten frogan zoritxarrezko deskalifikazioa jasan zuten presakako posta aldaketa baten ondorioz.

Laburbilduz, nahiz eta maila oso altuko txapelketan hasiberriak izan gure neskak ez ziren makurtu eta ederki erakutsi zuten urte osoan egin duten lana ez dela alferrikakoa izan, bere inguru guztia oso harro sentiarazi gaituztelaik.

ZORIONAK NESKAK!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com