C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren 2015/2016 denboraldiko Galako Saridunak

trofeo de la copa

Irailaren 17an, larunbata, goizeko 11:30etatik aurrera, Legazpiko Latxartegi zinean 15/16 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko dugu.

Bertan, gure taldeko hainbat igerilari Gipuzkoako onenen artean sailkatu dira.

Hauek izan dira sarituak, denak emakumezkoen kategorian:

B kategorian lehengo postuan Nuria Boyero. Alebinen kategorian berriz, June Ilzarbe hirugarrena 2004koen artean eta Ainara Loro bigarrena 2003koen artean.

Bukatzeko, Junior, Promesa eta Senior kategorian lehenengo hiru postuak Fortunako neskentzako izan dira: lehenengo Maialen Saez, bigarren Amaia Cendoya eta hirugarren Nuria Boyero.

Zorionak saridun guztiei eta nola ez, denboraldi osoan gurekin egon zareten guztioi.

Udara on pasa!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com