C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - UDAKO AZKENEKO ESTATU TXAPELKETAK

20160719 111647

Dagoeneko denboraldiko azkeneko txapelketetan murgilduta dabil Fortunako igeriketa sekzioa.

Kanarietan txapelketa absoluto on baten ondoren alebinen eta infantilen txanda dator.

Ostegunean Madrilen hasiko den txapelketa alebinean parte hartuko dute Ainara Loro (100 bular, 200 bular, 4x100 libre eta 4x100 estilos), June Ilzarbe (100 libre + 4x100 libre + 4x100 estilos), Ane Hernandez (100 mariposa + 4x100 estilos), María Barruso (4x100 libre + 4x100 estilos) eta Naia Esnal (4x100 libre).

Txapelketa Alebineko informazioa ESTEKA honetan.

Hurrengo astean, berriz, Nora Segurolak parte hartuko du 100, 200, 400 libre eta 100, 200 bizkar frogetan Malagan ospatuko den Espainiko txapelketa Infantilean.

ZORTE ON DANONTZAT!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com