C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA ALEBINA

20160703 ctoeh alevin

Joan den uztailak 2 eta 3ko astebukaeran ospatu genuen Euskal Herriko txapelketa alebina Santurtzin. Bertan izatea ez zen gauza erraza, izan ere, eskatzen zituzten gutxienekoak ez ziren nolanahikoak. Hala eta guztiz ere, taldeko 11 neska eta 2 mutil egon ginen han:

Juan Boyero, Kerman de la Fuente, Teresa Burutaran, June Ilzarbe, Nora Boggian, Eneritz Sagastume, Irina Mas, Ane Hernandez, Ane Gonzalez, María Barruso, Ainara Loro, Malen Arrieta eta Naia Esnal.

Froga ugaritan parte hartu zuten igerilariek beraientzat berria zen 4 jardunalditako txapelketa batean. Benetan oparoa izan zen astebukaera, izan ere, marka pertsonalez jositako txapelketa honetan domina ugari ikusi genuen; Ane Hernandez 100 eta 200 tximeletan, Juan Boyero 1500 libren, Ainara Loro 100 eta 200 bularrean, Teresa Burutaran 400 estilotan, June Ilzarbe 100 libren. Emakumezkoetan erreleboak ere ikusgarriak izan ziren. Merituzko brontzezko domina lortu zuten 4x100 libre frogan eta urre itxura osoa zuen, baina azkenik zilarrezko kolorea izan zuen 4x100 estilotan igerileku guztia zutik ikusi ahal izan genuen sekulako giroa sortu zuen lasterketa paregabean.

Aipatzekoak dira June Ilzarben taldeko marka onena 100 eta 200 libre frogetan, baita ere Ane Hernandezek egindako marka onena 100 tximeletan eta baita ere lortutako Espainiko txapelketako gutxienekoak; Junek 100 libre frogan eta 4x100 libre erreleboan Ainara, June, Naia eta Mariak igeri egin zutelarik.

Gehienentzat denboraldiko azkeneko txapelketa honetan argi geratu da urte osoan zehar jendea ez dela txantxetan aritu, egin duten lana izugarria izan da eta.

Bestalde, Ainara Loro, Ane Hernandez, June Ilzarbe, María Barruso eta Naia Esnalentzat hurrengo geltokia, eta denboraldiko azkena, datorren uztailak 21 eta 24an bitartean ospatuko den Espainiko txapelketa alebina izango da, beraz, Road to Madrid!

ZORIONAK DANOI!!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com