C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAKO KRONIKA

20160626 eh campeonaseh

Aurreko asteburuan, Ekainak 25 eta 26, absoluto eta junior kategorietako Euskal Herriko txapelketa ospatu zen, mendizorrotzako (gasteiz) igerilekuetan.

Bertara 12 neska (Ainara Loro, Nora Segurola, Eider Iglesias, Jone Mendia, Nuria Boyero, Andrea Iturrioz, Amaia Cendoya, Marina Gonzalez, Maialen Saez, Paula Gonzalez, Leire Ceberio eta Lara Vicandi) eta bi mutil (Alex Ojanguren eta Pablo Gines) joan ziren, bi helburu ezberdinekin, batzuentzat urteko txapelketa nagusia zen beste batzuentzat, berriz, Espainiako txapelketei begira gorputza puntuan jartzeko eta estrategiak finkatzeko txapelketa zen.

Jardunaldiak luzeegiak izan arren, igerilarietan ondo lehiatzeko gogoa eta ilusioa antzematen zen. Faktore guztiak kontutan hartuta, era askotako markak ikusi ahal izan genituen. Batzuetan, nahi ez bezain onak beste batzuetan berriz, espero baino hobeagoak. Baina beti, proba bukatutakoan proba hori ahaztu eta hurrengora begira ekin zioten. Hau dela eta, kalitatezko marka ugari ikusi genituen, aipatzeko; Alex Ojanguren taldeko errekorra 1500 libre proban; edota Ainara Loro (50 bular, 100 metroko probaren pasean), Nora Segurola (100 eta 200 bizkar) eta Nuria Boyero (200 estiloak) probetan beraien adinetako taldeko marka onenak egin zituzten. Baina txapelketako onena erreleboetan izan zen, oso lehia politean Getxo, Amaya eta Bidasoa taldeekin gure igerilariak onena eman zuten, errelebo gehienetan gainentzen. Aipatzekoa izan zen 4x100 estiloetan oso talde gaztearekin (Nora Segurola, Ainara Loro, Nuria Boyero eta Amaia Cendoya) erreleboa irabazi egin zuten.

BERRIZ ERE NESKAK, EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNAK

Hau eta emaitza guztiak kontutan hartuta neskak taldeka Euskal Herriko txapeldunak bilakatu ziren. Mutiletan, bakarrik bi izanda ez zuten taldeka ohorezko posturik lortu baina bai Alex eta bai Pablo podiumeko postu altuenera igo ziren zenbait probetan.

Orain, denboraldia bukatu dutenek, merezitako atsedena eta hurrengo denboraldirako indarra hartzera irailean berriz ere tope hasteko edota udako zeharkaldiak prestatzera lehiatzeko grina mantendu ahal izateko. Besteek Espainiako txapelketei begira azken asteak dira, denboraldi osoaren lana bertan islatzen saiatzeko gogo eta ilusioarekin lan egiteko asteak.

AUPA FORTUNA!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com