C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - GIPUZKOAKO UDAKO ADINETAKO TXAPELKETA

20160619 191007 portada

Joan den ekainak 18 eta 19an ospatu genuen Gipuzkoako udako adinen arteko txapelketa Azpeitiako igerilekuan.

Infantil, Junior, promesa eta kategoria absolutuko taldeko 31 igerilari lehiatu ziren 4 jardunaldietan zehar, gehiengoarentzat bidean zuten txapelketa dela eta piska bat nekatuak joan zirelarik, izan ere, datozen Euskal Herriko edo Espainiko udako txapelketak dituzte gehiengoek helburu.

20160619 fortuna neskak txapeldun web

Nahiz eta bere forma fisikoa onena ez izan, marka pertsonalez jositako maila haundiko txapelketa bat ikusi ahal izan genuen, postu onenetan froga askotan aritu zirelarik.

Besteak beste, Nora Segurolak eginiko 4 taldeko 15 urteko marka onenak aipatu behar ditugu 50, 100, 200 eta 400 metro libretan, baita Maialen Saez-ek lortu zuen igerilari onenaren postua ere.

Hala ere, talde giroa goraipatzea ezinbestekoa zaigu, bi egun osoetan zehar festa giroa izugarria izan zelarik, irri eta konplizitate asko nabari zirelarik.

20160619 191735

Gainera, emakumezkoen sailkapenean garaile izan ziren Fortunako neskak eta bigarrenak sailkapen orokorrean.

Ze nolako taldea!

ZORIONAK DANOI!!!!

  • Behin-behineko emaitzak: Larunbata AM - PM, Igandea AM - PM.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com