C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - Rafa Espainiko Txapeduna ur irekietan

20160619 rafa

Larunbatean honetan, ekainaren 18an, espainiako ur irekietako txapelketa ospatu da Banyoles-en. Gure taldeko partaide den Rafa Loyolak bere kategorian lehenengo postua lortu zuen 3000 metroko distantzian. Ur irekietako denboraldiari hasiera emateko era ezin hobea.

Era berean, Arkaitz Barriolak eta Eneko Aranak Bermeo-Mundakako itsas lasterketan parte hartu zuten eta hauen emaitzak ere oso onak izan ziren. Lasterketaren lehen postuetan ibili ziren hasieratik amaiera-arte. Gainera, iazko denbora hobetzea lortu zuten.

Luis Goñik, Azpeitian ospatutako Gipuzkoako txapelketan 800 metroko frogan parte hartu zuen, denbora oso ona egin zuelarik, 9´04". Urtarrilean ospatutako espainiako txapelketan domina eman zion denbora baino hobeto.

Zorionak denei eta zorte on oraintxe hasi den itsas lasterketen denboraldirako.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com